Botón de inicio
eu | es
Logotipo OPE 2006 Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Enplegu Publikoko
Eskaintzen gaineko Informazio orokorra eta pertsonalizatua

Sarrera

Inprimatu

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua Ente Publikoaren misioa da Euskal Autonomia Erkidegoko herritarren behar sanitarioak betetzea.

Misio hori ekainaren 26ko 8/1997 Legeak ezarritako oinarriek gidatzen dute, oinarriok hauek direlarik: unibertsitalitatea, ekitatea, kalitatea eta herritarren parte hartzea.

Baldintza biak betetzeko, hau da, herritarren behar sanitarioak eta aipatu printzipioak betetzeko, kalitateko giza baliabideetako sistema bat lortu behar dugu eta bertan integratu behar dira berdintasun, merezimendu, gaitasun eta publizitateko printzipioen bidez erakundeei euren profesionaltasuna ematen dieten pertsona egokiak.

Gauzak horrela, esan dezakegu inpartzialitate eta profesionaltasunaren arauekin bat etorriz pertsonala hautatzea badela Ente Publikoaren 2003-2007 Plan Estrategikoaren helburu espezifikoetako bat.

Eskaintza honen bitartez Osakidetzako langileen enpleguan egonkortasun handiagoa lortuko dugu eta horrela hobetuko dira bai enpleguaren kalitatea bai euskal gizarteari ematen zaizkion zerbitzu sanitarioak.

Bestalde, adierazi behar da eskaintza hau Sanitateko Mahai Sektorialaren barruan hasita 2006ko uztailaren 10eko Akordioaren bidez gauzatu zela. Akordioa LAB, SME, CCOO eta UGT sindikatuekin sinatu zen eta Osakidetzako Enplegu Publikorako Eskaintza hezurmamitzeko baldintza orokorrak ezarri zituen.

Horren ostean, uztailaren 20an, Osakidetzako Kontseiluaren Erabakiak onartu zuen lan eskaintza hau, 2006ko abuztuaren 23ko 160 zenbakiko EHAAn argitaratu zena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu diren deialdien oinarriak lotesleak dira, osasun zerbitzu honetan lanpostu bat lortu nahi dutenentzat ez ezik, deialdi bakoitzean osatzen diren epaimahaientzat ere.

Osakidetzako langileek zerbitzuak egiten dituzte zerbitzu-harreman berezi baten bidez, profesionala, ordaindua eta funtzionariala dena, harreman hori estatutarioa delarik.


Informazio legala

  • © 2006. Osakidetza - EPE 2006